Bulimia elikadura nahastean, pertsona batek modu konpultsiboan jaten du, bere dietaren kontrola galduta. Horren ondoren, pertsona bulimikoa gaizki sentitzen hasten da, asko jan duelako, eta pisua igotzea saihesteko, gonbitoen edo laxanteak erabiltzen ditu, jandako guztia botatzeko. Bulimiak pisuaz eta gorputz-formaz arduratuta egotea eragiten du.
Aholkuak:
- Laguntza psikologikoa bilatu
- Jarraitu zure tratamendu-plana
- Bulimiaren inguruan ikasi, zure buruari nola lagundu jakiteko.
- Ondo elikatzen saiatu
- Zure lagun eta familiarekin duzun harremana mantendu. Haiek momentu txarrenetan ere lagunduko dizutelako, eta beraz, uneoro babestua egongo zarelako.
- Izan atsegina zure buruarekin. Eutsi maiz ispiluan begiratzea eragiten dizuten bulkadei.
Bulimiaren inguruko informazio hau Mayo Clinic ospitale taldeak eta MedlinePlusek, hau da, Estatu Batuetako Medikuntzako Liburutegi Nazionalak eskaintzen duen lineako informazio-zerbitzuak haien webguneetan ezarritako informazioan oinarrituta dago.