Janariarekiko fobia elikadurarekin eta irenstearekin lotutako beldur irrazional eta kontrolaezina da. Hala ere, ez da elikadura-nahasteen berdina (anorexia, bulimia, ortorexia, etab.). Fobia honek pertsonaren ongizate psikologikoan eta bizitza sozialean ere eragin kaltegarria izan dezake.
Gaixotasun honek ezaugarri jakin batzuk dituen (edo ez dituen) janari talde bat jatera baldintzatzen gaitu; marroia den janaria bakarrik jatea, edo gordinik dagoen ezer ez jatea, adibidez. Jaten duzun edo ez duzun janari taldearen arabera, elikagai ezberdin asko edo gutxi jan ahalko dituzu.
Aholkuak:
Elikadura-fobia izanez gero, psikoanalistarengana joatea da aholkurik onena. Pertsona honek tratamendu-plana eman diezazuke, eta hau jarraituz gero, berriz ere osasuntsu egon zaitezke.
Informazio hau Mayo Clinic ospitale talde garrantzitsuak eskaintzen duen informazioan oinarritua dago.