Gazteak ondo elikatzen al dira?

Beasaingo Ikastolako DBH2. mailakoen artean, inkesta bat egin dugu, eta bertatik, esanguratsuenak iruditu zaizkigun hiru galderak eskuratu, aztertu eta haiekin grafikak egin ditugu. Jarraian, galdetegitik lortutako informazioa duzue.

1. Grafikoa

Galdera honetan, mutilek elikadura nahasteak jasaten dituzten galdetu dugu. Ikasleek haien ustean nahaste hauek jasaten dituzten edo ez erantzun behar zuten. Grafikoaren arabera, ikasle gehienek (%95,2ak) mutilek ere elikadura nahasteak jasaten dituztela irizten dute. Gutxi batzuen ustez (%4,8), aldiz, mutilek ez dute elikadura nahasterik jasaten. 

Erantzunen arabera, ikasle gehienek mutil eta neskak berdintasunez ikusten dituzte. Elikadura-nahasmenetan, adibidez, kasu ezagun gehienak neskenak dira, eta ikasleek arazo hauek mutilek ere jasaten dituztela jakitea oso erantzun ona iruditzen zaigu.

2. Grafikoa

Diagrama honetan ikasleek nahikoa jaten duten ikus dezakegu. Haietako gehienek (%72,2ak) nahikoa jaten dutela esan dute. Gutxi batzuek, %14,3 ak, nahikoa jaten ez dutela erantzun dute; eta gutxi batzuek, hau da, %9,5 ak asko jaten dutela esan digute. Inork ez ditu “gizentzen ez duena soilik jaten dut” edo “ez dut ezer jaten”  dioten erantzunak aukeratu.

Erantzun hauetatik, ikasle gehienek nahikoa jaten dutela, eta beraz, osasuntsu daudela jakin dezakegu.

3. Grafikoa

Grafiko honetan, ikasleek janari lasterra zer maiztasunekin jaten duten ikus dezakegu. Ikasle gehienek, hau da, %61,9 ak, noizbehinka jaten dute mota honetako janaria. %19ak, aldiz, astero jaten du janari azkarra, eta %14,3ak ez du janari azkarra jaten. Azkenik, mota honetako janaririk jaten ez dutela esan digute ikasle gutxi batzuek, hau da, %4,8ak.

Emaitzen arabera, ikasle gehienek dieta osasuntsua dutela ikus dezakegu, janari azkarra noizbehinka edo oso gutxitan jaten dutelako.

euEuskara