Neurrigabeko gosea

Neurrigabeko gosea, edo ingelesez “Binge eating” esaten zaiona denbora laburrean janari-kantitate handia irenstea da, eta jaten ari zaren horrekiko kontrola galtzea. 3 hilabetez, gutxienez astean behin deskribatutako moduan jaten baduzu, neurrigabeko gosearen nahastea izan dezakezu. Nahaste hau duten pertsonek, askotan haien buruarekin haserre eta era berean lotsatuta sentitzen dira, eta horregatik, arazo hau ezkutatzen dute. Kasu askotan gertuko lagunek eta familiak ere ez dute arazoaren berri izaten.

Aholkuak:

  • Laguntza psikologikoa bilatu
  • Gose fisikoa ezagutzen ikasi.
  • Bete aurretik jateari uzten saiatu, azkarregi jateak gehiegi jatera eraman dezakelako.
  • Modu honetan jatera eramaten zaituzten faktoreak ezagutu eta haietatik urrun mantentzen saiatu.

Informazio hau Mayo Clinic ospitale talde garrantzitsuak eskaintzen duen informazioan oinarritua dago.

euEuskara