Elikadura-nahasteak osasun arazo larriak dira, eta osasun fisikoari nahiz mentalari eragiten diote. Oso arriskutsuak izan daitezke, epe luzeko arazo bihur daitezkeelako, eta, muturreko kasuetan, heriotza eragin dezakete. Jarraian duzuen informazioa Mayo Clinic ospitale taldeak eskaintzen duen informazioan oinarrituta dago.
Arriskuzko faktoreak
Edonork gara dezake elikadura-nahasteren bat. Nahaste hauek sarritan nerabezaroan eta helduaroaren hasieran hasten dira, baina edozein adinetan gara daitezke.
Zenbait faktorek elikaduraren nahaste bat garatzeko arriskua areagotu dezakete; faktore haietako batzuk hauek dira:
- Aurrekari familiarrak: Familiakoren batek (guraso edo anaia-arrebaren batek) elikadura-nahaste bat izan izana.
- Beste arazo mentalen bat izatea: trauma, antsietatea, depresioa… izateak elikadura nahasteren bat izateko probabilitatea handitzen dute.
- Dieta: Dieta bat jarraitzeak ere nahaste hauetakoren bat izatea eragin dezake, batez ere pisua etengabe igotzen eta jaisten bada.
- Pisuagatik jazarpena jasan izana: pisuagatik tratu txarrak edo beldurrak jasan dituzten pertsonak elikadura-nahasteekin arazoak izateko joera handiagoa dute
- Estresa
Konplikazioak
Elikadura-nahasteek konplikazio ugari eragiten dituzte, eta horietako batzuk hilgarriak izan daitezke. Hauek dira konplikazio horietako batzuk:
- Depresioa eta antsietatea izatea.
- Pentsamendu edo portaera suizidak izatea.
- Hazkunde eta garapen arazoak izatea
- Gizarte eta harreman arazoak izatea
- Lanean eta eskolan arazoak izatea
- Heriotza